XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaizki eta gaizto ARGIAren zenbaki honetan bertan argitaratzen den Iñaki Zarraoa Gasteizko gobernuaren Kultura Sailburuordearen erantzunak irakurriz gero, batek ez daki sortzen zaion harridura zertatik datorkion.

Batzuk hain garrantzitsua dela uste dugun euskal egunkariaren gaiaren aurrean, fribolitate eta inozokeria hainbestez ari dena, gobernu baten kultur sailorde dela konturatzetik; edo eta konposturarik galdu gabe, eta jakinaren gainean dagoela, gezurretan hain eroso mugitzen ikustetik.

Lotsa izpirik gabe, alegia.

Aitortzen dut oraindik ere instituzio ofizialaren ordezkarien aurrean egonik, hartzen duten jarrera eta itxuragatik edo, kosta egiten zaidala, instituzio publikoaren kredibilitatearen islada izan behar dutenen aldetik, bere esanetan, bere jarreratan, intentzio txar eta maltzurkeriaren ezkutatze bat besterik ez ikustea.

Arrazoia gaitasun ezean ikustea, beti izaten da kupidagarriagoa.

Beti egin behar izan dituzte malabarismoak ARGIAk presentatutako kandidatura marjinatzeko, jarrera honekin egunkariaren gai honen aurrean inplizitoki berak duen abantaila onartuz eta Zarraoak gezur berdinetara behin eta berriz joaz nahi du irtenbide hori bilatu.

ETBko Ezbaian programan botatakoa, orain kasik urtebete, orain errepikatu egiten du elkarrizketa honetan, hau da, egunkaria sortzeko bidean 1986ko udaran sortu zuten subentzio bidetik kanpo uzteko arrazoia ARGIAk kioskoetan ez zenutela zabaldu nahi izan zela.

Ez dira gainera hitzez egindako gauzak.

ARGIAk, uda hartako abuztuan nire sinadurarekin Kultura eta Turismo Sailak Uztailaren 24ean argitaratutako aginduari erantzunez aurkeztu zuen proiektu idatzian azaltzen ditu bere egitasmoaren ezaugarri nagusiak.

Proiektuaren bigarren puntuan, Produktoaren zehaztasun teknikoak izenburupean, honela ageri da: ... igandero goizez argitaratuko da, goizean goizetik gisa horretako gainerako egunkarien ordu berean salgai ipiniko delarik.

Proiektoarekin batera doa ere banaketak estatiko dituen salmenta-puntu guztien zerrenda.

Eta gehigarri gisa agertzen da herri zerrenda luze bat.

Espero dugu Zarraoak ez duela berriz ere gezurrezko arrazo hori erabiliko.

ORDUAN ez zegoen gobernuaren borondatea ez zen beste arrazoirik ARGIAk aurkeztu zuen proiektua baztertzeko.

Eta baztertu egin zuen. Zabaltasunaren ordainetan ote?.

Kultura eta Turismo Saileko orduko arduradunak Uztailaren 24ean deialdia argitaratu, Abuztuan proiektuak aurkezteko epea jarri, eta Irailerako argitaratzea eskatzen zuenean, baldintza txarrenetan planteiatutako oztopo lasterketa bat proposatu zuen.

Eta zilegi da pentsatzea horrela aurkeztutako deialdiak bazuela korrikalari bakarrarekin gelditzeko intentziorik.

Eta hori dena Deiak Deia euskaraz egun bateko egunkariaren esperientzia egin eta aste gutxi batzuk geroago.

Sakoneko arazoa horixe da eta azken finean, eskumar politikoek beren kontrolpean egon daitezkeen laguntxoei eskaini nahi diete euskal egunkari bakar baten proiektua, horretarako diru publikoa erabiliz, nahiz eta azterketa guztiak batzuentzat Gasteizek hain gordeak dauzkan CIESen datuak barne? frogatzen duten irakurlego potentziala ezkerreruntz joana dagoela.

Euskal egunkaria zabala izatea nahi bada, ezingo du ahaztu, gaur egungo euskaltzalegoan, eta irakurlego potentzial horretan ere, gehiengorik haundiena gaurko instituzioetan lejitimaziorik ikusten ez duen hesparru zabal hori dagoela.

Eta hori erakusten du azterketa orok kajoian gorderik dituzun CIESen datuak barne?.

Azterketa orok erakusten duen bezala ARGIA dela ezagunena den aldizkaria, irakurle kopururik haundiena duena eta bere irakurlegoa espektrorik zabalenaren islada dela gauza bera al diote guztiok ordaindu eta zortzi hilabetez gorderik dauzkazuen CIESen datuek?.

Azterketa gehienek hemen euskal egunkarien irakurlego potentzial dezente bat badela frogatzen dute, eta diru-laguntza moderatu baten truke egunkaria egin daitekeela horregatik ez al dizkiguzue erakusten CIESen datuak?.

ARGIAk ez du sekula bere proiektua bekaizkeriaz eta setakeriaz agertu.

Ez eta ere protagonismo faltsuren bila.

ARGIAk beti pentsatu du euskal egunkariaren edozein proiektuk jarrera zabala eta baterakoia eskatzen duela, euskaltzalegoa osatzen dugun giza sail honek izan behar duelako euskararen aldeko edozein proiekturen oinarri.

Eta hori pentsatzetik datorkio hainbeste urteetan euskal prentsa idatziaren indar haundien, irakurlego gehien eta asmo tinkoen izan eta duen ARGIA proiektu horretatik baztertzea astakeria hutsala dela pentsatzea.

Nere ustez ARGIAk euskal egunkaria proiektu erreal bezala defendatu eta bultzatu nahi duen euskaltzale ororekin batu beharko lituzke bere indarrak, denon laguntzaz, hainbeste itxaropen mugitzen dituen proiektu hau aurrera atera dadin.